Baserrian bizi

Denbora pasatu ahala eta bizitzeko moduaren aldaketarekin, Sarasola Zaharraren jarduera bertze baserrietan bezala aldatu egin zen, ostatu hartzeko eta aisialdi gunean bihurtuz, landetxeetan hain zuzenki, baino inoiz ez erroak eta jatorria ahaztu gabe

Hau honela, Sarasola Zahar landetxeak bertan ostatu hartzen duten guziei, etxeko animaliekin kontaktua izateko aukera ematen die eta baserrietan egunero egiten diren jarduerak egiteko ere; azienda bazkatu, azienda lekuak moldatu edo bertzerik gabe etxeko animalien konpainiaz gozatu. Sarasola Zahar etxeko apopiloak oiloak, zaldi bat, zakurrak eta katuak aurkituko dituzte etxean eta inguruan. Zaldiak, behiak, ahuntzak eta ardiak berriz, etxerako bide bazterretan izaten dira ere.

Baratza ekologikoa

Sarasola Zahar landetxean natura asko maite dugu eta honengatik gure bezeroei baratzeak eta frutagintzak dituen gauza on guztiak ezagutzera ematea gustuko dugu.

Jarduera honek, leku pribilegiatu batean garatzen dena, mendi eta soroz inguratua itsasoko ikuspegiarekin, ama lurrak emandako jakiez kanpo, bakea eta lasaitasuna ematen digu.

Baratzeak, bertze gauzen artean, jaten dugun produktua hurbiletik laguntzeko aukera ematen digu, prozesu guztia ulertzekoa, landatzeko unetik uzta bilketa momentu arte.

Jarduera hau oso egokia da norberaren produktuak ekoizten hasi behar direnentzat eta esperientziarik ez dutenentzat lehen urratsak emateko, gero etxeko balkoian edo terrazan baratze txiki bat sortzeko, loreontziak, poteak eta antzekoak erabiliz.

Ikusiko duzu zeinen agudo zure terraza edo balkoian lehen tomate, piper, kalabazin, letxugak, berenjenak… bilduko dituzun. Ze goxoak!

  • Jardueraren iraupena: Ordu bat.

  • Prezioa: 5€ laguneko.