Eskeintzak

Sarasola Zaharrreko eskeintzen atala

ZERBITZUEN TRUKEA

DOANEKO alojamendua ETA BERTZE ZERBITZUAK (Masajeak…) konponketa, hobekuntza edo produktuak Sarasola Zahar landetxerako

Gaur egun ze egoera gauden ikusita eta ikusirik epe laburrean zalantzazko etorkizuna dugula, Sarasola Zahar landetxea bi aldeei komenigarri izanen den zerbitzuen trukea egiteko prest dago.

Gure landetxeari konponketak eta hobekuntzak egiteko gremio (Igeltserotza, zurgintza, telekomunikazioak, indar berriztatzaileak…) batean lan egiten baduzu edo etxerako interesgarriak izan daitezkeen produktuak badituzu (Etxeko tresnak, garbiketarako BIO produktuak, lorategirako eta baratzerako tresnak…) jarri zaitez harremanetan gurekin eta akordio batera ailegatzen saiatuko gara.

ETXEKO PRODUKTUAK

Sarasola Zaharreko produktuen saskia balio baxuan.

Zure gosariak, bazkariak edo afariak prestatzeko, gure etxean ekoiztutako eta prestatutako saskitxoak eskaintzen ditugu prezio baxuan. Maitasun eta kontu handiz prestatutako BIO produktuak dira.

Eskaintzen ditugun produktuak hauek dira;

  • Baratzekoak; Letxuga, tomatea, lekak, porruak, tipulak, patatak, kalabazinak, piperminak, berenjenak, eta abar.
  • Produktuak; Erreximenta desberdinak, arrautzak, zukuak, limoiak, sagarrak…

SAGAR BILKETA ETA ILAR JATEA!

Zer iruditzen zaizue aktibitate pixkot egin eta ondotik baserriko plater tipiko bat dastatzea?

Deskribapena: Urriaren 1etik 31 bitarte (Biak barne eta urriaren 9tik 12a bitarteko egonaldiak kenduta) sakramentu guztiekin prestatutako ilar jate baten onuradun eginen zara. Jardunaldi sagar bilketa batekin hasiko da, ariketa pixkot bat gosea egiten joateko eta ondoren ilar jateaz gozatzeko.

Lagun kopurua: 8tik 15era

Baldintzak: 2 gau gutxienez.

Eskaintza baliagarria asteburu eta astetartez.

TURISMO BONOAK

Aprobetxatu deskontuak jatetxe, ostatu, hotel, txango, bisitak etaaunitz gehiago!