Etxea

Gure Sarasola Zahar Etxea, Gipuzkoako landa eremuko baserri tipiko bat da, belardi eta baso ederrez inguratua, deskonektatzeko leku lasai eta baketsua.

Bere kokapenak, herri guneetatik kanpo, inguru bare eta patxadatsuan familiakoekin oporretan disfrutatzeko aukera ematen du. Bertatik nabarmentzen dira inguruko eta Gipuzkoa Kantauri kostak bustitzen dituen Zarautz, Getaria edo Zumaia herrien ikuspegia.

Kokapen isolatua badu ere, leku guztietatik nahiko hurbildago; Zumaia 10km-tara, Getaria 12km-tara eta Zarautz 15 km-tara. Modu honetan Sarasola Zahar landetxean ostatu hartzen dutenek eskaintza zabala dute (Gastronomia, folklorea, hondartzak, uretako kirolak…) aipatutako herrietan eta baita inguruko bertze herrietan ere.

Jabeak: Eraikin berdinean bizi dira.

HISTORIA ETA EBOLUZIOA

Sarasola Zahar landetxean ostatu hartzeak, euskal baserriaren historian sartzea bezala da. Eraikin hau, bere bizian zehar eraldatzen joan da, bere neurriak handituz gaur egun duen itxura hartu arte. Azken berreraikitzea XIX mendean egin zen. Harriarekin eraikia, haritzezko gapirioak ditu.

90ko hamarkada hasieran Sarasola Zahar etxeak hasi zuen bere ibilbidea turismo munduan. Horretarako beharrezko moldaketak eta aldaketak egin ziren eta baserri tipiko bat izatetik, bere egunero lanekin, bidaiariak eta turistak hartzeko landa etxe batean bihurtu zen.