Gozatu gastronomiaz!

Gipuzkoa osoan eta Urola kostan partikularki, gastronomiaren gaia ez da oharkabean pasatzen den zerbait.

Oso ezagunak eta preziatuak dira bai bertakoengatik eta baita bisitariengatik, sagardotegiak. Gipuzkoa oso sagardozalea da eta sagardotegi ugari daude probintzian sakabanatuak. Batzuk urte guztian zehar irekitzen badute ere, sagardotegi klasikoak orokorrean neguaren erdialdetik udaberri hasiera arte lan egiten du Hauetan produktu izarra txuletoia bada ere, ezin daiteke alboratu bakailaoa, bai tortilan prestatua eta frijitua piper berdeekin beti ere txotx eginez!

Gastronomia arloan ere nabarmentzen dira, kosta aldeko lekuetan batez ere, erretegien presentzia. Badira Kantabriko itsasoa atze-oihal bezala dutela brasan erretako arrai goxo bat dastatzeko leku ugariak ere

Aipatzekoa dira ere inguruko ostatuetan aurkituko ditugun pintxoak. Hauek kalitatezko produktuekin prestatutako mokaduak dira, txakoliedalontzi batez hartzeko modukoak.

Laburbilduz, Sarasola Zahar landetxearen inguruan dagoen eskaintza gastronomikoa bikaina da.