Haurrentzako jarduerak

Oporraldi hauetan zure haurrek naturarekin kontaktua izan dezaten nahi duzu? Korrika egin, behatu, arnas sakon hartu, mugikorra alde batera utzi eta euren abileziak ezagutu ditzaten?

Segidako tailerrak proposatzen dizkizuegu 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat modu ludiko, sortzaile eta dibertigarrian naturarekin bat egiteko helburuarekin.

Gutxienezko parte hartzaileak: 2

Prezioa: 10€/parte-hartzaile/ordua – Materiala barne

“Naturako tailerrak”
paseoa eta brikolajea

Inguruko landa eta basoetan zehar paseatzen dugun bitartean eta gero hauekin arkuak, makilak, maskarak eta mozorroak sortuko ditugu.
hauek eskaintzen dizkiguten hosto, lore eta bertzelako altxorrak bilduko ditugu ta gero hauekin
arkuak, makilak, maskarak eta mozorroak sortuko ditugu.

Iraupena: 2 ordua

“Landako koloreak” margotze eta marrazketa tailerra

Baserriaren behatokian dauden arbolapean kokatuko gara gure arkatz, argizari eta pintzelekin, eta bertako koloreak gu inspiratzen utziko gara gure arte lanak sortzeko!

Iraupena: Ordu 1

“Eskuak irinetan” sukaldaritza tailerra.

Etxeko ogitxo eta opiltxoak prestatuko ditugu bere usain eta zaporez gozatuz!

(Sasoian arabera baserriko fruituak erabiliko dira)

Iraupena: 2 ordu

Jarduerak gazteleraz, frantsesez, ingeleraz eta alemanez egin daitezke.

Edozein kontsultarako jarri zaitez harremanetan telefono hauen bitartez; 634447536 edo 611612963