Ingurua

Leku guztietatik hurbil; Kostaldea, mendia, hiritar guneak, museoak…

Sarasola Zahar landetxearen inguruak, bertan osatu hartu dutenentzat, jarduera aukera zabal eta desberdina eskaintzen du. Hiri gunetik kanpo kokatu badago ere, bere kokapen onak “leku guztietatik hurbil” dagoela erran daiteke.

Ezagutu gure eskualdeko txoko guztiak eta jarduera eta leku interesgarrienak gomendatuko dizkizugu.

Jarraian Sarasola Zahar landetxeko bezeroak ahal duten neurrian nahitaezko egiteko dituzten jardueren azalpena egiten da:

Gozatu hondartzan!!

Sarasola Zahar landetxetik kilometro gutxira mota askotariko hondartza eta lekuak daude disfrutatzeko urte osoan zehar, baino batez ere urteko sasoi beroenetan. Badira Neurri eta mota desberdinetakoak. Jarraian ezagunenak:

  • Malkorbeko hondartza – Getaria, Gipuzkoa (4Km)
  • Santiagoko hondartza – Zumaia, Gipuzkoa (4Km)
  • Itzurungo hondartza – Zumaia, Gipuzkoa (5Km)
  • Zarautzko hondartza – Gipuzkoa (5Km)
  • Antillako hondartza – Orio, Gipuzkoa (8Km)
  • Sakonetako kala – Itziar Deba, Gipuzkoa (8Km)
  • Santiago hondartza – Deba, Gipuzkoa (11Km)

Ezagutu gure kultura!

Urola kosta eskualde eta bere ingurua, batez ere bere ondasun naturalarengatik ezagunagoa bada ere, hondartza eta parke eta gune naturalengatik nagusiki, bertako kulturaz asetzeko lekuak eskaintzen ditu ere.

Leku hauetan eskualdearen garapen historiako nolako izan den ezagutzeko aukera dago, tartean Zeriaingo parke kulturala edo arrazoi desberdinengatik ezagunak egin diren bertze txokoak ere, adibidez Zumaiako San Telmo ermita, “8 apellidos Vascos” filmean agertutakoa.

Jarraian leku aipagarrienak:

  • Cristóbal Balenciaga museoa – Getaria, Gipuzkoa (4Km) LINK
  • Z Gune Kulturala – Zumaia, Gipuzkoa (4Km) LINK
  • Hiru tenpluen ibilbidea – Azpeitia, Gipuzkoa (5Km) LINK
  • Zeraingo parke kulturala – Zerain, Gipuzkoa (5Km) LINK
  • Agorregiko Burdinola bilduma eta Errotak – Aia, Gipuzkoa (6Km) LINK
  • Trenbidearen Euskal Museoa – Azpeitia, Gipuzkoa (10Km) LINK
  • Loiolako santutegia – Azpeitia, Gipuzkoa (12Km) LINK

Gozatu gastronomiaz!

Gipuzkoa osoan eta Urola kostan partikularki, gastronomiaren gaia ez da oharkabean pasatzen den zerbait.

Oso ezagunak eta preziatuak dira bai bertakoengatik eta baita bisitariengatik, sagardotegiak. Gipuzkoa oso sagardozalea da eta sagardotegi ugari daude probintzian sakabanatuak. Batzuk urte guztian zehar irekitzen badute ere, sagardotegi klasikoak orokorrean neguaren erdialdetik udaberri hasiera arte lan egiten du Hauetan produktu izarra txuletoia bada ere, ezin daiteke alboratu bakailaoa, bai tortilan prestatua eta frijitua piper berdeekin

Gastronomia arloan ere nabarmentzen dira, kosta aldeko lekuetan batez ere, erretegien presentzia. Badira Kantabriko itsasoa atze-oihal bezala dutela brasan erretako arrai goxo bat dastatzeko leku ugariak ere

Laburbilduz, Sarasola Zahar landetxearen inguruan dagoen eskaintza gastronomikoa bikaina da.

Jarraian zonaldeko eskaintza gastronomikoaren inguruko intereseko bi lotura

Sagardotegiak

Erretegiak

Kanpoan egiteko kirol jarduerak!

Etxearen inguruan hainbertze natur gune izanik, ez da harritzeko kanpoan egiteko jardueren eskaintza zabala izatea. Sarasola Zahar landetxearen inguruan dauden hondartza ugarietan, itsasoko kirol desberdinak egin daitezke; Surf, Bodyborad edo Padel Surf. Kirol mota hauetarako Zarautzko hondartza oso erabilia da.

Aldi berean, oinezko eta bizikletazko ibilbideak dira ere jendeak or-ohar egiten dituen bertzelako jarduerak. Inguruan dauden gune eta parke naturaletan gozatzeko aukera ematen dute, zentzu guztiekin hauetan sartu eta ongi pasatzeko.

Kanpoko jarduerak egiteko intereseko loturak