Jarduerak

Erlaxatu zaitez gure etxe inguruko naturan

Sarasola Zahar landetxea ostatu hartzeak esperientzi bat da, batez ere etxeko txikientzako. Egonaldiaz guztiz gozatzeko, jarduera eta zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu.

Sarasola Zahar landetxeko ilunabarrak liluratuko zaitu.

Gosari goxoak!

Zer iruditzen eguna gosari goxo-goxo batekin hastea?

Gosari goxoak eskaintzen ditugu eta hauetan ahal den heinean baserriko produktuak erabiltzen ditugu.

Hasi eguna energia eta bizitasunez beteta!

Gosariak nagusiki Sarasola zahar bertako produktuekin osatua dago, tartean etxeko abereak ematen dituzten produktuekin, adibidez oiloen arrautza freskoak.

Bazkari xumea, osasungarria eta goxoa energia eta bizitasunez betetzeko.

Gosari berezi eta pertsonalizatu bat nahi izan ezkero, eskatu gaitzazu.

Gosari kontinentala; Kafea, tea, esnea, kakao ogi xigortuarekin, gurina eta etxean egindako erreximenta.

Etxeko gosaria; Kafea, tea, esnea, kakao, arraultze fritua, urdaiazpikoa, tomatea eta ogia.

Gosaria osasungarria: Yogurra zerealekin eta zukua.

AISIALDI JARDUAERAK

Egonaldia entretenituago eta erosoagoa izateko, etxeak aisialdirako elementu desberdinak ditu eskaintzeko:

  • Liburutegia: Erlaxatu eta deskonektatzea nahi baduzu, etxean liburuz eta aldizkariz osatutako liburutegia dugu
  • Mahaiko jokoak: Betiko mahai jokoak aurkituko dituzu gure etxean
  • Ping Pong mahaia: Barnealdean kokatua, etxeak pala eta pilotak eskaintzen ditu.
  • Barbakoa lorategian:Urteko egun epelenetan bazkari edo afari eder batez gozatzeko.
  • Josteta gunea/Gune berdea: Gune hau oso egokia da eguzkia hartzen erlaxatzeko, siestatxo bat egiteko edo bertzerik gabe natura entzun eta ikuspegiaz gozatzeko. Leku egokia ere etxeko ttikienak lasaitu eta kanpoko bizimoduz gozatzeko Leku bikaina haurrak kanpoaldean gozatu eta ongi pasatzeko!

Baratza ekologikoa

Sarasola Zahar landetxean natura asko maite dugu eta honengatik gure bezeroei baratzeak eta frutagintzak dituen gauza on guztiak ezagutzera ematea gustuko dugu.

Jarduera honek, leku pribilegiatu batean garatzen dena, mendi eta soroz inguratua itsasoko ikuspegiarekin, ama lurrak emandako jakiez kanpo, bakea eta lasaitasuna ematen digu.

Baratzeak, bertze gauzen artean, jaten dugun produktua hurbiletik laguntzeko aukera ematen digu, prozesu guztia ulertzekoa, landatzeko unetik uzta bilketa momentu arte.

Jarduera hau oso egokia da norberaren produktuak ekoizten hasi behar direnentzat eta esperientziarik ez dutenentzat lehen urratsak emateko, gero etxeko balkoian edo terrazan baratze txiki bat sortzeko, loreontziak, poteak eta antzekoak erabiliz.

Ikusiko duzu zeinen agudo zure terraza edo balkoian lehen tomate, piper, kalabazin, letxugak, berenjenak… bilduko dituzun. Ze goxoak!

  • Jardueraren iraupena: Ordu bat.

  • Prezioa: 5€ laguneko.

Baserriko bizia

Denbora pasatu ahala eta bizitzeko moduaren aldaketarekin, Sarasola Zaharraren jarduera bertze baserrietan bezala aldatu egin zen, ostatu hartzeko eta aisialdi gunean bihurtuz, landetxeetan hain zuzenki, baino inoiz ez erroak eta jatorria ahaztu gabe

Hau honela, Sarasola Zahar landetxeak bertan ostatu hartzen duten guziei, etxeko animaliekin kontaktua izateko aukera ematen die eta baserrietan egunero egiten diren jarduerak egiteko ere; azienda bazkatu, azienda lekuak moldatu edo bertzerik gabe etxeko animalien konpainiaz gozatu. Sarasola Zahar etxeko apopiloak oiloak, zaldi bat, zakurrak eta katuak aurkituko dituzte etxean eta inguruan. Zaldiak, behiak, ahuntzak eta ardiak berriz, etxerako bide bazterretan izaten dira ere.

Baratza ekologikoa

Sarasola Zahar landetxean natura asko maite dugu eta honengatik gure bezeroei baratzeak eta frutagintzak dituen gauza on guztiak ezagutzera ematea gustuko dugu.

Jarduera honek, leku pribilegiatu batean garatzen dena, mendi eta soroz inguratua itsasoko ikuspegiarekin, ama lurrak emandako jakiez kanpo, bakea eta lasaitasuna ematen digu.

Baratzeak, bertze gauzen artean, jaten dugun produktua hurbiletik laguntzeko aukera ematen digu, prozesu guztia ulertzekoa, landatzeko unetik uzta bilketa momentu arte.

Jarduera hau oso egokia da norberaren produktuak ekoizten hasi behar direnentzat eta esperientziarik ez dutenentzat lehen urratsak emateko, gero etxeko balkoian edo terrazan baratze txiki bat sortzeko, loreontziak, poteak eta antzekoak erabiliz.

Ikusiko duzu zeinen agudo zure terraza edo balkoian lehen tomate, piper, kalabazin, letxugak, berenjenak… bilduko dituzun. Ze goxoak!

  • Jardueraren iraupena: Ordu bat.

  • Prezioa: 5€ laguneko.

Erlaxatu masaje batekin

Zure eguneroko estresa gainetik kendu nahi baduzu, Sarasola zahar etxean ziur lortuko duzula. Etxeko apopiloei erlaxatzeko masajeak eskaintzen ditugu. Sesioak ordu betekoak dira eta hauekin guztiz lasaitzea lortuko duzu Sarasola Zahar etxeko egonaldia oraindik ere lasaiago eta bareago pasatzeko.

Tarifak: Prezioa apopiloentzako

  • Relax masajea – Ordu 1 – 40€ (Egonaldiaren lehen egunean)

Zakurrak onartzen dira

Proyect Dog Vivant elkarteko kidea

Sarasola Zahar landetxean animalien maitaleak gara eta honengatik gure etxean zakurrak onartzen ditugu.

Sarasola Zahar proyect Dog Vivant elkarteko kidea da. Ekimen honen bitartez zakurrak onartzen dituzten ostatu, taberna, jatetxe, komertzio eta negozioak batzen dira.

Dena dela ez dago soberan jabeei kontsulta egitea eta argitu zakurren inguruan dagoen zalantzaren bat (Tamaina, portaera, etabar…) edo bertzela sartu gure “dog Vivant” profilan eta ikusi zein aisialdi lekuetan onartuak diren zakurrak.