Denbora pasatu ahala eta bizitzeko moduaren aldaketarekin, Sarasola Zaharraren jarduera bertze baserrietan bezala aldatu egin zen, ostatu hartzeko eta aisialdi gunean bihurtuz, landetxeetan hain zuzenki, baino inoiz ez erroak eta jatorria ahaztu gabe
Hau honela, Sarasola Zahar landetxeak bertan ostatu hartzen duten guziei, etxeko animaliekin kontaktua izateko aukera ematen die eta baserrietan egunero egiten diren jarduerak egiteko ere; azienda bazkatu, azienda lekuak moldatu edo bertzerik gabe etxeko animalien konpainiaz gozatu. Sarasola Zahar etxeko apopiloak oiloak, zaldi bat, zakurrak eta katuak aurkituko dituzte etxean eta inguruan. Zaldiak, behiak, ahuntzak eta ardiak berriz, etxerako bide bazterretan izaten dira ere.