Kanpoan egiteko kirol jarduerak!

Etxearen inguruan hainbertze natur gune izanik, ez da harritzeko kanpoan egiteko jardueren eskaintza zabala izatea. Sarasola Zahar landetxearen inguruan dauden hondartza ugarietan, itsasoko kirol desberdinak egin daitezke; Surf, Bodyborad edo Padel Surf. Kirol mota hauetarako Zarautzko hondartza oso erabilia da.

Aldi berean, oinezko eta bizikletazko ibilbideak dira ere jendeak or-ohar egiten dituen bertzelako jarduerak. Inguruan dauden gune eta parke naturaletan gozatzeko aukera ematen dute, zentzu guztiekin hauetan sartu eta ongi pasatzeko.

BTT IBILALDIAK GIDAREKIN:Mendiko bizikleta gustuko baduzu, Sarasola Zaharreko etxeko jabearen semea gidari bezala, BTT ibilaldiak egiteko aukera ematen dizugu. Oharra; Taldeak maila berdintsua izan beharko du