Zer iruditzen zaizu ernatzea, leihoak ireki eta txoriak entzun, haizea arboletako hostoetan sumatu, eta soro eta basoen ikuspegi ederraz gozatu?
Gure etxean 12 eta 15 lagun bitarte hartzen ahal dute ostatu.
Sarasola Zahar landetxeak denetara 6 logela ditu, denak bikoitzak. Hauetako 5, senar-emazte ohea dute eta bertzea berriz bi ohe. Gainera nahi izan ezkero, 3 ohe gehigarri jartzen ahal dira.
Logelak orokorrean xumeak dira eta landatar estilo dute. Denetan berogailua dago eta beharrezko altzariak gure etxean eroso sentitzeko.
Gela guztietan norberaren garbiketarako esku trapuak daude.
Logela zakurrarekin partekatzea baimenduta dago (Kontsulta egin aurretik)
Komunak; Komunak; Denetara 3 komun daude erabilgarri.