Ongi etorri mezua

Ana Mugica – Sarasola Zahar landetxearen jabea

Ongi etorri denei!

Badira jada 30 urte gure etxeko ateak bidaiariei ireki geniela. Hauen gehiengoa Espainia eta atzerriko hirigunetik datoz eta beraien bizitzak eta kezkak zeintzuk diren azaldu dizkigute. Aldi berean bere familiakoekin bildu eta egoteko beharra adierazi digute naturaz inguratutako leku lasai eta baketsu batean. Modu honetan eguneroko martxa eta distantziarengatik atzean utzitako solasaldiak berreskuratzeko aukera izan dute.

Gure etxean familiek aunitz gozatu dute sukaldatzen zuten bitartean, hondartzara joateko planak egiten zituzten, paisaiak ezagutu eta aztertzen zituzten, distantzian izandako gertakarien berri ematen ziren eta haurrekin jolasteko denbora izaten zuten.

Aldi berean gure familiarentzako esperientzi oso polita eta aberasgarria izan da. Nere semeak ttikiak zirenean lagunak egin zituzten, eta hauetako batzuekin oraindik ere erlazioa mantentzen da. Nere kasuan, Turismo munduan egin duten ibilbideak, pertsona hobea egin nau eta erakutsi dit Sarasola Zaharrera leku desberdinetatik etorritakoen kezka eta beharrak berdinak direla leku desberdinetan bizi arrean.

Eskerrik asko leku eder honetaz gozatu duzuen guziei eta besoak zabalik ditut etorriko direnentzako.

Ana.

.